XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Umiak bittik bira zenbaketuten ba-dakije, amarretik eta bederatzittik asitta bittik bira zenbakenduten irakatsiko yake.

Geruago, barriz, eragokunok irudirik begiratzeka egin biarrko dabez umiak; eta azkenik, edozein ittaun bakarri erantzun.

Beste zenbakijai 2 iradu (lasterrka) zenbakettu ta zenbakendu.

Orretarako, beko obo orreik ezkiñan-edo, ume orok ikusteko eraz, marreztu leikez.

Irakasliak inguruko zenbakijak banan-banan erakutsiko dautsez umiai, ta erantzun biarr-daunak erdiko zenbakija gettu ala kendu egingo dautsa erakutsittakuari.

Iradu erantzun biarr-da, zenbat egiten daben baño besterik erantzuteka.

zenbakettu / zenbakendu.

Ingorrtxubetan albokuon antzeko irudijak marreztu legikez irakasliak.

Eta umiari, zenbaketu ala zenbakendu egin biarr-dauzan esanda, ingorreko zenbakijak unetxu baten erakutsiko dautsaz.

Zenbat egitten daben erantzungo dau umiak, eta iradu erantzun, be.

Irudijok ezkiñan, be, marreztu leikez, umiak ikusitta beriala erantzun dagijentzat.

Geruago, 3, 4, ta abarr, zenbakijetarako ingorrakaz barrdin eragon.